For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for François Clouet.

François Clouet

François Clouet

ganberako margolari

Bizitza
JaiotzaTours, 1510
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1572ko irailaren 22a (egutegi gregorianoa) (61/62 urte)
Familia
AitaJean Clouet
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta marrazkilaria
Lantokia(k)Paris eta Flandria
Lan nabarmenak
Genero artistikoaerretratua

François Clouet (Tours, Frantzia, c.1515[1] - Paris, Frantzia, 1572ko abenduaren 22a) frantses margolari eta marrazkilaria izan zen, Jean Clouet margolariaren seme eta ikaslea. Aita bezala, Janet izengoitiz ezagutua izan zen, eta horrek, askotan, nahasmena sortu du[1].

Élisabeth d'Autriche, 1571.

Aitarekin[1] hasi zen lanean eta, hura hil ondoren, Frantzisko I.a Frantziakoak gorteko margolari izendatu zuen. Katalina Mediciren babesari esker, Henrike II.aren, Frantzisko II.aren eta Karlos IX.aren erregealdietan kargu horretan jarraitu zuen. Ospe handia lortu zuen, erretratuekin ez ezik, koadro historiko eta mitologikoekin ere. Gorteko margolari zelarik, Frantzisko I.aren eta Henrike II.aren hileta mozorroak egin zituen, beste zenbait lanen artean. Historiari eta mitologiari buruzko lanak Fontainebleauko eskolaren estilo manieristari jarraituz egin zituen (Diana bainuan], Dama bat bainuan, etab.).

Marrazkigintzari dagokionez, arkatzez egindako hiru tonu leuneko irudiak dira nabarmentzekoak. Aitaren irakaspenak adierazi zituen marrazki horietan, eta arreta berezia eskaini zion xehetasun dotoreen eta ezaugarri psikologikoen adierazpenari. Baina aitak baino pintura konplexu eta aberatsagoa landu zuen Françoisek, besteak beste, italiar, flandriar eta alemaniar artisten eragina nabarmentzen duena. Bestalde, hark baino teknika landuagoa zuen eta, fisionomiaren azterketa baztertu gabe, arreta handiagoz landu zituen xehetasunak.

Lan aipagarriak dira, besteak beste, Madame d´Etampes (1545 ing.), Pierre Qutheren erretratua (1562, Louvre), La Reine Marguerite enfant (1560 aldean, musée Condé, Chantilly), Catherine de Médicis (1562), Joana III.a Nafarroakoa (1570), Élisabeth d’Autriche (1571 ing., Louvre), jantziekiko eta izakerarekiko kezka agertzen duena, eta Katalina Medicirentzat dominetan eta otoitz liburuetan egindako miniaturazko erretratu sail bat. Bestalde, erretratatutako pertsonaia zutik agertzen den erretratu mota asmatu zuen. Aipagarriak dira adibidez Henrike II.a (Uffizi Galeria, Florentzia) eta Karlos IX.a (Kunsthistorisches Museum, Viena) erretratuak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c François Clouet Encyclopædia Britannica. Encyclopædia Britannica Online. Encyclopædia Britannica Inc., 2012. Web. 2012ko azaroak 15

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: François Clouet Aldatu lotura Wikidatan
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
François Clouet
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?